Akzio-sozietateak edo sozietate akziodunak kapital soziala akziotan banatuta duten merkataritza-sozietateak dira. Hiru ezaugarri nagusi dituzte sozietate hauek: sozietateak nortasun juridiko independentea du, bazkideen nortasunetik haratago; bazkideen erantzukizuna akzioen zenbatekora mugatzen da eta, azkenik, akzioak orokorrean besterendu egin daitezke. Espainiako ordenamenduan, bi motako akzio-sozietate daude egun: sozietate anonimoa eta akzio-sozietate sinplifikatua.
Loturiko artikuluak
Sozietate pertsonalistakSozietate pertsonalistak bazkideek sozietatearen obligazioak betetzeko euren ondarearekin pertsonalki eta era solidarioan erantzuten duten merkataritza sozietateak dira. Sozietate kapitalistetan ez bezala, bazkide izaera transmitzeko mugak nabarmenak dira, bazkidearen…
Kapital-sozietateakEspainiako ordenamendu ekonomikoan, kapital-sozietateak sozietate anonimoak, erantzunkizun mugatuko sozietateak eta akzio bidezko sozietate komanditarioak biltzeko erabiltzen den izen orokorra. Kapital-sozietateak erregulatzen dituen arau nagusia Kapital-Sozietateeen Legea da, 2010ean…
Merkataritza-sozietateak (merkataritza-baltzuak)Merkataritza-sozietatea edo merkataritza-baltzua irabazteko asmoarekin bi pertsonak edo gehiagok dirua, ondasunak edo lana batera jartzen dituztenean sortzen den elkarte mota da, pertsona juridikoa alegia, betiere legeak ezarritako baldintzak…