Komanditako akzio-sozietatea


KategoriakOrokorra

Komanditako akzio-sozietatea, akzio-sozietate komanditarioa, komanditako sozietate akzioduna edo sozietate komanditario akzioduna Espainiako Merkataritza-Kodean ezartzen den merkataritza-sozietate mota da, sozietate komanditarioaren aldaera dena, sozietate komanditario hutsarekin batera. Komanditako akzio-sozietatean, sozietatearen kapitala akzioetan banatzen da, eta bazkideek akzio horien titulartasuna eskuratuz egiten dituzte kapital-ekarpenak; akzio horiek askatasun osoz eta mugarik gabe besterendu daitezke gainera. Aurreko hauxe da, hain zuzen, sozietate komanditario hutsarekin duen alde nabarmenena: kapitala akzioetan banaturik dagoela.

Beste ezaugarri guztiak komunak dira sozietate komanditarioekin: bazkide guztietatik, bazkide kolektiboak sozietatearen administratzaileak izango dira eta bere ondarearekin subsidiarioki eta mugarik gabe zor sozialen ardura hartuko dute, enpresaren ondarea nahikoa ez denean. Beste bazkide guztiek, bazkide komanditarioek alegia, ez dute parte hartzen sozietatearen administrazioan eta ekarritako kapitalarekin baino ez dute erantzungo.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, sociedad comanditaria por acciones.

215 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.