Aktibo erabilgarria edo besterik gabe erabilgarria ere deitua, Kontabilitate Plan Orokorrean altxortegia, eskudirua (kontabilitatean, kutxa), banku-kontuak (kontu korronteak, aurrezki kontuak) eta bestelako aktibo guztiz likidoak, berehala erabilgarri edo eskuragarriak, biltzen dituen ondare-masa da. Aktibo erabilgarria, aktibo bihurgarriarekin batera, altxortegi-ratioa kalkulatzeko oinarri gisa erabiltzen da. Haiei izakinak gehitzen bazaizkie, likidezia-ratioa kalkulatzen da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, activo disponible; ingelesez, available assets, cash assets.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Likidezia-ratioaLikidezia-ratioa aktibo korrontea pasibo korrontearekin zatituz kalkulatzen den finantza-ratioa da. Enpresak epe laburrean egin beharreko ordainketak egiteko duen ahalmena, likidezia finantzarioa alegia, jasotzen du: 1 baino handiagoa denean,…
-
Diruzaintza-ratioa (altxortegi-ratioa)Diruzaintza-ratioa, altxortegi-ratioa edo likidezia azkarraren ratioa, acid test edo proba azidoa -proba garratza- ere deitua, enpresa batek une jakin batean duen epe laburreko likidezia jasotzen duen kontabilitate-ratioa da,…