Ez nahastu erabilera-balioaren kontzeptuarekin.
Enpresako ekonomian, aktibo baten erabilerako balioa aktibo batek etorkizunean sortuko dituen kutxa-fluxuen balio eguneratua da, arriskurik gabeko eguneratze-tasa batez, jardun normal batean eta kutxa-fluxu horiek arrazoiz zenbatetsi direlarik. Erabilerako balioa arrazoizko balioarekin alderaturik, bietatik handiena izango da aktiboaren balio berreskuragarria, aktiboaren egiazko baliotzat hartu behar dena, eta horren arabera kontabilitate-balioa finkatu behar duena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, valor en uso de un activo.
Loturiko artikuluak
Jaulkipen-balioaJaulkipen-balioa enpresa batek akzioak jaulkitzean akzioak eskuratzeagatik inbertitzaileari eskatzen dion zenbatekoa da. Balio nominalaren berdina izan daiteke (edo orduan akzioak parean jaulkitzen direla esaten da), nominala baino handiagoa…
Likidazio-balioaLikidazio-balioa enpresa bateko aktiboak une jakin batean salduz eskuratuko litzatekeen diru-zenbatekoa da. Bereziki enpresa bat desegitean erabiltzen den kontzeptua, aktibo guztien salmentarekin eskuratutako dirua zorrak ahal den neurrian…
Aktibo toxikoakAktibo toxikoak arrisku handiko aktiboak dira, likidezia esaksekoak, eta horregatik merkatuko balioa kontabilitateko balioa baino askoz ere txikiagoa dutenak. Ohikoenak aktibo finantzario toxikoak dira, nekez itzuliko diren mailegu…