Ahozko tradizioa iraganari buruz gizatalde baten barruan jaso, oroimenean gorde eta gero transmitutu egiten diren ahozko testigantzak dira, maiz belaunaldi batetik bestera. Hala, kultura bateko iraunkortasunerako funtsezko elementua da. Bi motako ahozko tradizioak jasotzen dira: zuzenak, bizitako gertakariak kontatzen direnean, eta zeharkakoak, beste batengandik jasotako informazioa transmititzen denean, eta benetako tradizioa osatzen duena. Idatzizko tradizioaren osagarria da, historiografia eta etnografia ikertzerakoan, baina ahozko tradiziotik jasotako informazioak horren fidagarritasunari buruzko arazo handiagoak planteatzen ditu; kasu horietan testigantza batzuk jasota, horiek alderatzea ezinbestekoa da tradizioaren informazio hori finkatzeko. 1
Erreferentziak
Loturiko artikuluak
MonumentuakMonumentuak eskala txikiko egitura espazial artifizialak dira, komunitate bati mezu sinbolikoren bat transmititzeko asmoarekin eratuak. Artelanarekin baditu parekotasun zenbait -hark bezala, esanahi sinbolikoa du, eta askotan ezaugarri estetikoak…
Ohiturak eta usadioakOhiturak eta usadioak pertsona, gizatalde eta gizarteek dituzten portaera errepikatu eta iraunkorrak dira, azkenean haien kulturako osagai bilakatzen direnak, tradizioa deitzen dena osatuz. Horien garrantzia nabarmena da kulturetan…
Tradizioa (antropologia)Antropologian, tradizioa kultura bateko elementu iraunkorren multzoa da, hala nola ohiturak, balioak, ekoizpen kulturalak (ahozko literatura, ...), belaunaldiz belaunaldi transmititu (ikus, gainera, transmisio kulturala) eta identitate eta memoria…