Fonetikan, ahots moldea, ahosmoldea edo artikulazio modua fono edo ahots-soinu bat, zehatzago kontsonante bat, ahoskatzerakoan soinu mota eragiten duten hainbat faktore biltzen dituen ezaugarria da: besteak beste, airea kanporatzean jartzen den traba mota (adibidez, soinuaren artikulazioaren une batean traba erabatekoa da, kontsonantea herskaria dela esaten da); eta soinua emititzeko erabiltzen den kanala -ahoa edo sudurra, alegia- (herskarien artean, leherkariak -ahokoak, alegia- eta sudurkariak bereiziko lirateke horren arabera). Ahoskunearekin batera, ahots-moldeak soinuaren artikulazioa definituko du.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, modo de articulación.
Loturiko artikuluak
Tonua (fonetika)Fonetikan, tonua ahots-korden bibratze.frekuentzia da. Frekuentzia horretan, tonu baxuak eta altuak bereizten dira oinarrian, gero fonazioan zehar konbinatu daitezkeenak (aurrena altua, gero baxua) fono edo ahots-soinu desberdinak sortzeko.…
AhoskuneaAhoskunea, ahosgunea edo artikulazio puntua ahotsaren artikulazioan, hau da, ahotsaren soinua eztarritik gora ahora iristean, ahoko zein elementurekin (mingaina, hortzak, ezpainak, ...) egiten zaion traba adierazten du. Artikulazioaren…
Artikulazioa (fonetika)Fonetikan, artikulazioa ahots-soinuak sortzeko fonazio-prozesuko azken fasea da, airea kanporatzerakoan zein ahoskune edo ahoaren atal erabiltzen den eta aire kanporatze hori egiteko modua (esaterako, irekitze-maila), ahots-moldea alegia, biltzen…