Ahalmeneko zerga-politikak edo eskumeneko zerga-politikak gobernuek arazo zehatzak konpontze aldera diru-sarrera edo gastu publikoetan eragiteko haien eskumen eta ahalmenen arabera eta beren kabuz erabakita garatzen dituzten zerga-tresnak dira, arlo konkretuetan zuzenean eragiten dutenak. Eragozpena da geldiro eragiten dutela, abian jartzeko behar diren izapide politiko eta instituzionalengatik eta helburuak lortzeko behar izaten den denbora luzeagatik. Gainera, ez dira beti modu eraginkorrean egiten.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, políticas fiscales discrecionales.
Loturiko artikuluak
Politika makroekonomikoakPolitika makroekonomikoa herrialde bateko aldagai makroekonomikoak, hala nola inflazioa, interes-tasa, truke-tasa eta langabezia, zuzenean eraginez -maiz, haietako bat jaitsiarazi edo igoraraziz, beste batean bilatzen den fektua lortzeko- gobernuak…
Zerga bereziakZerga bereziak produktu jakin batzuen kontsumoa, hala nola hidrokarburoak, edari alkoholdunak eta tabakoa, era berezian, bereziki karga-tasak gehituz, zergapetzen duten zeharkako zergak dira. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, impuestos especiales.
Zerga-politika (politika fiskala)Zerga politika edo politika fiskala sarrera publikoak nahiz gastu publikoa maneiatu eta kontrolatu egiten dituen politika ekonomikoen multzoa da, aurrekontu publikoetan islatzen dena, zergak gehituz edo jaitsiz, gastu…