Aldagai makroekonomikoak, agregatu makroekonomikoak edo makromagnitudeak herrialde edo eskualde mailako kopuru, bolumen edo kantitate ekonomikoak dira (ikus gainera, makroekonomia), ekonomiaren bilakaera adierazten dutenak, hilabetetik hilabetera aldagai batzuetarako (langabeziaren kasuan, esaterako) eta hiru hilabetero edo urtero (Barne Produktu Gordinaren edo ordainketa balantzaren kasuan). Aldagai makroekonomikoen kalkulua eta estimazioa nazio kontabilitatearen baitan egitren da.
Aldagai makroekonomiko garrantzitsuenak
- Barne Produktu Gordina, herrialde batean ekoitzi diren azken ondasun eta zerbitzuen multzoa (edo ondasun eta zerbitzu guztien balio erantsia).
- Langabezi-tasa
- Inflazioa
- Ordainketa-balantza, herrialde batek atzerriarekin egiten dituen truke ekonomiko globalen kopurua.
Loturiko artikuluak
Aldagai nahasleak edo nahasgarriakEstatistikan, aldagai nahasleak, nahaste faktoreak edo aldagai nahasgarriak aztergai ditugun bi aldagaien artean egon daitekeen asoziazio estatistikoan desitxuratu egiten duten faktore eta aldagaiak dira, berez ikerketan kontrolagaitzak direnak.…
Aldagai ezkutuak, estaliak edo latenteakEzkutuko aldagaiak, estaliak edo latenteak ere deituak, zuzenean behatu ezin daitezkeen aldagaiak dira, baina beste aldagai behagarrien bitartez estimatzen direnak, eredu estatistiko baten baitan. Ezkutuko aldagai baten adibidea…
Aldagai bakunaEstatistikan, aldagai bakuna, aldagai unidimentsionala edo dimentsio bakarrekoa multzo bateko bateko elementu bakoitzean ezaugarri bakarra jasotzen duen hura da, hala nola adina, sexua edo irakasgai batean izandako kalifikazioa.…