Administrazio Publikoak, batzuetan singularrean Administrazio Publikoa, edo besterik gabe Administrazioak edo Administrazioa ere deituak, estatuan botere exekutiboa duten eta nortasun juridikoa duten erakunde eta antolakuntzak dira, zerbitzu publikoak garatzen dituztenak interes orokorraren alde. Esan liteke Administrazio Publikoak estatuak gizartean esku hartzeko erabiltzen duen egitura instituzionala da, hiritar, enpresa eta beste erakundeekiko harremanak bideratuz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Oposizioak (administrazio publikoak)Administrazio publikoetan, oposizioak bertako lanpostu berriak edo hutsak betetzeko antolatzen diren azterketa eta probak dira, hautagaien artean puntuazio altuena dutenak eta beraz lanpostua eskuratuko dutenak aukeratzeko. Ohikoena, oposizioekin…
Kontabilitate publikoaKontabilitate publikoa administrazio publikoetan gertatzen diren eragiketa finantzario eta ekonomikoak erregistratu, bildu eta aztertu duen kontabilitatearen adarra, hiritarren aurrean kontuak eman eta gobernantza ziurtatze aldera. Horren tresna nagusietako…
Kontratazio publikoaKontratazio publikoa administrazio publikoek produktuak eta zerbitzuak eskuratzeko garatu behar duten prozesu administratiboa da. Orokorrean, printzipio hauek gidatzen dute: publizitatea, lizitazio publikora aurkezteko askatasuna, gardentasuna eta berdintasuna.