Adimen artifiziala


KategoriakInformatika

Adimen artifiziala, AA akronimoaz ere adierazia, ordenagailu, robot eta bestelako gailuek adimentsutzat hartzen diren prozesuak garatzeko duten ahalmena da. Halaber, adimen artifiziala ahalmen hori garatzeko sistema informatikoen multzoa ere bada. Orokorrean, adimen artifiziala prozesu hauek garatzen dituzten sistema bat da: ikaskuntza, arrazoimena edo inferentziak (induktiboak nahiz deduktiboak) garatzeko ahalmena, problemen ebazpena, hautematea eta hizkuntza garatzeko ahalmena.

Adimen artifiziala garatzeko bi ikuspegi desberdin bereizten dira: ikuspegi sinbolikoan, adimen naturala eratzen duen burmuinaren abstrakzioa egin eta adimena islatzen duten sinboloetan oinarritzen da sistema adimentsuak garatzeko, ontologia batean oinarrituz; ikuspegi konexionistatik, berriz, burmuineko neurona sistemen emulazioa egiten da sare neuronalen bitartez; azken hau da egun adimen artifizialaren garapenean nagusi den paradigma.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, artificial intelligence (AI); gaztelaniaz, inteligencia artificial (IA)

Ikus, gainera

221 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.