
Absidioloak, absidearen inguruan, grisez margotuta.
Kristau arkitekturan, absidioloak absideko horman zehar eta batzuetan transeptuko alde banatara kokatzen diren irtengune erdizirkularrak dira, eliza barruan kapera gisa baliatzen direnak. Absidearen erdizirkuluko tarteka banaturik, Jesukristoaren argi-koroa irudikatzen dute. Absideko absidioloen kopurua bakoitia izaten da, eta horrelakoetan handiena erdikoa izaten da eta Ama Birjinari eskainia. Batzuetan, elizako absideak hiru edo gehiago direnean, erdiko absidearen alde banatara dauden horiek ere absidioloak dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, absidiolos.
Loturiko artikuluak
TranseptuaArkitekturan, transeptua eliza baten zeharkako nabea, elizaren nabenagusia perpendikularki zeharkatzen duena. Transeptua eta nabe nagusia parketzen duten espazioari gurutzadura deritzo. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, transepto; frantsesez, transept. Ikus, gainera…
Luzemetraiak eta laburmetraiakZinemagintzan, luzemetraiak eta laburmetraiak filmak euren iraupenaren arabera sailkatzeko erabilzen den sailkapena da: luzemetraiak film luzeak dira, eta laburmetraiak film laburrak. Tartean, erdimetraiak ere bereizten dira batzuetan. Luzemetraiek…
AbsideaAbsidea (latinezko absis hitzetik, "ganga, arku") eliza baten burualdean edo atzealdean dagoen forma biribileko atala da, maiz kupuladuna ere dena. Abside irtena izan daiteke, horma biribilak kanpotik ere…