
Ikuiluratze masiboa abeltzaintza intentsiboaren ezaugarrietako bat da. Kredituak: Lourdes cardenal- Commons.
Abeltzaintza intentsiboa abere kopuru handiak ikuilu, etxalde eta eremu itxietan hazten dituen abeltzaintza mota, pentsu janaria erabiliz eta abereak bizi eta garatu egiten diren kondizioak guztiz kontrolatuz eta haien hazkuntza eta ugalketa azkartuz, ekoizpena maximotze aldera. Teknologia biogenetikoaren erabilera da abeltzaintza intentsiboaren beste ezaugarri bat, ekoizleak ezartzen dituen kondizioetara hobekien moldatzen diren abereak hautatze aldera. Abeltzaintza intentsiboaren garapenak kezka eragiten du gizartean abereak bizi diren kondizio krudelak, ingurumenean abereek sortutako hondakinak eta abereen artean garatzen diren gaixotasunak direla eta, arazo horien adibide garbiena izanik makroetxaldeak.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Abeltzaintza (abelazkuntza)Abeltzaintza edo abelazkuntza abereak hazi egiten dituen lehen sektoreko jarduera ekonomikoa da, haietatik haragia, esnea, arrautzak eta bestelako produktuak (artilea, larrua adarkia, ...) eskuratzeko, gizakientzat nahiz beste abereentzat.…
EstabulazioaEstabulazio, ukuiluratze edo ikuiluratzea abereak ukuiluetan edo propio jarritako janlekuetatik gertu haztea da, aldiro belar ondua, lastoa, pentsua edo bestelako bazka emanez. Abeltzaintza intentsiboaren ezaugarri nagusia da, artzaintza…
Abeltzaintza estentsiboaAbeltzaintza estentsiboa urtearen zati handi batean ganadua edo abereak kanpoko eremu zabaletan, larre edo bazkaleku gisa, hazten dituen abeltzaintza mota da, neguan ez bada estabulatu edo ukuilaratu egiten…