Abeltzaintza estentsiboa urtearen zati handi batean ganadua edo abereak kanpoko eremu zabaletan, larre edo bazkaleku gisa, hazten dituen abeltzaintza mota da, neguan ez bada estabulatu edo ukuilaratu egiten ez dena. Produktibitate eskasekoa izaten da, bereziki abelgorriak, ardiak eta ahuntzak hazten ditu, haien haragia ustiatzeko gehien bat, eta askoz ere neurri txikiagoan, esnea. Hala ere, funtzio ekologiko garrantzitsua betetzen du askotan, mendiak sastrakaz garbituz. Horren aurkakoa abeltzaintza intentsiboa da, bereziki ikuiluetan garatzen dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ganadería extensiva.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Abeltzaintza (abelazkuntza)Abeltzaintza edo abelazkuntza abereak hazi egiten dituen lehen sektoreko jarduera ekonomikoa da, haietatik haragia, esnea, arrautzak eta bestelako produktuak (artilea, larrua adarkia, ...) eskuratzeko, gizakientzat nahiz beste abereentzat.…
EtzeakLanda-geografian, etzeak landu edo laboratu gabeko lurrak dira, bereziki emankorrak ez izateagatik laboratzeari utzi edo inoiz laboratu ez direnak. Nekazaritzarako probetxugarriak ez badira ere, ohikoa da etzeak erabiltzea…
Abeltzaintza intentsiboaAbeltzaintza intentsiboa abere kopuru handiak ikuilu, etxalde eta eremu itxietan hazten dituen abeltzaintza mota, pentsu janaria erabiliz eta abereak bizi eta garatu egiten diren kondizioak guztiz kontrolatuz eta…