
ABC analisiak biltegi bateko produktuak hiru sailetan banatzen ditu, haien kostu totalaren arabera.
Izakinen kudeaketan , ABC analisia biltegiko produktu-motak horien garrantziaren arabera sailkatzeko prozedura bat da. Garrantzi-irizpidea produktuen biltegiratze-kostua, haietan egindako inbertsioa eta horien eskaria izaten dira, besteak beste. Gutxi gorabeherako erregela enpiriko baten arabera, produktuen %20ak kostuaren edo inbertsioaren %80 hartzen du (ikus, Pareto printzipioa), produktuen %30ak kostu edo inbertsio osoaren %15 eta %50ak kostu edo inbersioaren %5 soilik.
Portzentaje horien arabera gutxi gorabehera, ABC analisian sailkapen hau egiten da:
- kostu edo inbertsio osoaren %80 hartzen duten produktuen %20ak A kategorian biltzen dira; kategoria horretan bildutako produktuak kontrol zorrotza behar dutenak izango dira, kostu edo inbertsio osoaren zati gehiena osatzen dutenez;
- kostu edo inbertsio osoaren %15 hartzen duten produktuen %30ak B kategorian biltzen dira; kategoria horretan bildutako produktuak kontrol ertaina beharko dute;
- kostu edo inbertsioaren %5 hartzen duten gainerako produktuek ez dute kontrol handirik behar eta aski da horien kopuru handia izatea biltegian hausturarik gerta ez dadin.
Ohartarazi behar da, A, B eta C kategoriak mugatzen dituzten balioak gutxi gorabeherakoak direla, eta ondorioz muga-balio horiek aldatu egin daitezkeela, biltegiaren ezaugarri bereziak zein diren.
Loturiko artikuluak
Ibilbide-analisiaIbilbide-analisia sistema bateko aldagai batzuen arteko zuzeneko eta zeharkako erlazioak deskribatu eta kuantifikatu egiten dituen metodologia estatistiko orokorra da, horretarako aldagai batetik bestera dauden erlazio-ibilbide konplexuak jarraituz eta…
-
Pareto printzipioaPareto printzipioa hainbat fenomenotan ustez betetzen den gutxi gorabeherako erregulartasun-erregela enpirikoa da, zeinaren arabera emaitza edo ondorioen %80a eragile edo kausen %20ek soilik eragiten dutela. Vilfredo Pareto (1848-1923)…