Abalotz


KategoriakEuskal Herria

Abalotz edo Abaloz Andatza eta Belkoain mendien arteko erreka bat da, 4-5 kmko bidea hegomendebaldetik hasi eta  ekialdera egin ondoren, bere urak Oria ibaira ezkerretik isurtzen dituena. Errekaren ibilbide gehiena Donostiako Zubieta auzoaren eta Andoaingo udalerrien arteko muga da, Donostiako lurrak ipar aldeko isurialdean utziz, eta Andoaingoak hegoaldekoan, tarte txiki batean ezin non Donostiako jurisdikzioak errekak zeharkatu eta hegoaldeko lur batzuk ere hartzen dituen. Errekaren ondoan, ibilbidearen erdialdean gutxi gorabehera, kokatzen da Atxulondoko burdinola, XV. mendean eraikia eta bere jarduera XIX. mendera arte luzatu zuena. Errekaren ingurua basatia da, basoz inguratua eta giza presentzia eskasarekin, mendizale bakanen joan etorriak kenduta.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.