2025eko Iruña Okako lurrikara


KategoriakEuskal Herria

Lurrikararen intentsitatea, Espainiako IGN-k jasotako datuen arabera.

2025eko Iruña Okako lurrikara 2025eko abenduaren 8ko 00:10 orduetan Arabako Iruña Okako udalerrian, Gasteiztik gertu, epizentroa izan zuen lurrikara izan zen, Richter eskalan 4.0 magnitudea izan zuena eta Europako Eskala Makrosismikoan IV-V eta IV mailako intentsitatea (hau da, jende ugarik sumatua) izatera heldu zena Gasteizen eta Gasteiz inguruan. Arabako beste zenbait tokitan eta Otxandion III mailako intentsitatea izatera heldu zen eta IIko intentsitatearekin Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroan eta Errioxan nabaritu zen. Herritar batzuk kalera atera ziren Gasteizen, izen litezkeen ondorengo lurrikaren beldurrez. Iturri ofizialen arabera, ez zuen ez kalte pertsonalik eragin ez kalte materialik eragin, hedabide zenbaitek Gasteizko Lakua auzoko kaleetan arrakalak sorrarazi zituela argazkiz jaso bazuten ere. Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzuek 143 dei jaso zituzten lurrikarari buruz. Telefono mugikorretan, Android sistemak lurrikara-alerta bidali zuen.

Iruña Okako lurrikara neurketa sismikoak egiten direnetik Euskal Autonomia Erkidegoan izandako lurrikara indartsuena izan zen, 1978ko irailaren 23an Antzuolan izandako Richter eskalako 3.6ko magnitudeko lurrikara gaindituz. Araban ordurarte jasotako lurrikara indartsuena Agurainen izan zen, 1965eko uztailaren 31n, Richter eskalako 3.8ko magnitudeaz.

246 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.